viernes, 19 de febrero de 2010


1.go ariketa internet&eraginkortasuna


a) Ze publizitate mota topatu duzu?

Tuenti orrialdean sartu naiz eta pop-up formatuko publizitate bat ikusi dut baina ez naiz gogoratzen zein zen iragarlea. Korreoa begiratzeko hotmailean sartu naiz eta “correo no deseado”n Viagra izena zuen email bat neukan, irakurri ere egin ez dudana.

B) Ze markarekin egin duzu topo?

Ez naiz gogoratzen edo ez naiz fijatu

c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?

Ez, izan ere, ez naiz iragarkien marketaz oroitzen.

d) Publizitatearen aurrean men egin ahal duzu?

Ez. Normalean ez diet gauza hauei kasurik egiten, asko interesatzen zaidan kontu bat izan ezean. Tuentian agertzen zaidan pop-up horiek beti isten ditut eta nik eskatu ez ditudan emailak ez ditut irekitzen birusak izando direlakoan.

e) Web orrialdeetara berriro sartuz:

Ryanair.com orrialdean berriro sartu eta eskeintzen dituzten zerbitzuak ikustean “Hertz” konpainia ageri dela ikusi det. Egia esan, hori ikusi dudanean gogoratu naiz lehen ere ikusia nuela baina ez naiz horretaz ohartu aurreko galderak egiterako orduan. Tuentira sartu naizenean berdina gertatu da. Beraz, nere kasuan oso eraginkorra ez dela esango nuke, nahiz eta ni ohartu gabe marka horien izenak nere buruan modu xume batean geratu. Nik, normalean, inoiz ez diot interneteko publizitateari kasu handiegirik egiten baina oso eraginkorra suertatu daitekela pentsatzen dut.

Jone Ibarrondo Iñurrategi