domingo, 14 de marzo de 2010

Sare Sozialen eraginkortasuna

Sare Sozialen eraginkortasuna

1.go Zatia: Gogoeta

Nik uste, pentsatzen duguna baino gehiagotan hartu izan dugula parte marketin ekintzetan, gu ohartu gabe. Niri behintzat, ala gertatu zait.

Esan beharra daukat modu pasibo batean egiten dudala. Hau da, sekula ez dut marketin viral bat bidali edo “Burger King”-ek egin zuen bezalako kasu batean partu hartu adibidez. Marketin ekitzetan egiten dudan kontribuzioa asko ere eskasagoa da. Facebookean dendaren bateko jarraitzailea egin naiz edo noizbait parean jarri didaten iragarkir bat(pop-up baten bidez) ikusi dut, besterik gabe.

Hala ere, modu aktibo batean parte hartzen duen jendea ezagutzen dut. Egun hauetan, “Tuenti” sare sozialean “Conguito” marka premioak banatzen ari da norberaren tabloian honako galdera hau erantzuten baduzu: ¿ Qué harías si estuvieras tan buen@ como un conguito? Eta ikusi dudanez, arrakastu handia izaten ari da, nere lagun batzuek joku honetan parte hartu baitute.

Beraz, esango nuke marketing ikuspuntutik sare sozialak abantaila handiak dituela. Jendeak parte hartzen du, inplikatu egiten da. Telebistan film bat ikusten ari garela iragarkiak jartzen dizkigutenean, izugarri haserretzen gara eta horrela publizitateari nazka hartzen diogu. Modu honetan, jendeak ez du publizitatea konnotazio negatibo horrekin ikusten baizik eta, ondo pasa eta zerbait irabazteko modu bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario