domingo, 14 de marzo de 2010

Facebook esperimentua

Facebook esperimentua


Nik Leire Alkorta pertsonaia sortu nuen nire kuadrillako biren izen eta abizen nahasketarekin. Googlen bilatutako neska polit eta argazkiagatik behintzat atsegina ematen duen argazkia jarri nuen profil bezala, jendearengan mesfidantza ez sortzeko.

Egun bat izan nuen lagun eskaerarik egin gabe, ea zeozer gertatzen zen baina zoritxarrez nire facebook-ak berdin-berdin jarraitzen zuen. Beraz, Alkorta abizena zeukan neska bati lagun eskaera bidali nion. Hori egin ostean, sugerentzia batzuk agertu zitzaizkidan(alkorta abizena zeukan neska horren lagunak) eta nik agregatu egin nituen. 2 egunetan 60 bat pertsonari bidali nien lagun eskaera(gehien bat mutrikukoak, lehenego neska hori bertakoa baitzen) eta 22 lagun izatera iritsi naiz.

Nik uste, jende askok ezagutzen ez dituen pertsonak facebookean onartu egiten dituela, lagun bat gehiago edukitzearren bakarrik, nahiz eta lagun eskaera hori inorekin asoziatu ez. Beste batzuk, ikusten badute lagun eskalariak eta berak lagun komunak dituztela, onartu egiten dute, bere inguruko pertsona bat delakoan.

Orain esandako azken hau, esperimentua egin baino lehen ere pentsatzen nuen baina orain baieztatu egiten dut. Izan ere, nire pixukidea(Igone) eta bere kuadrillako(Ainara) bat agregatu nituen Facebook faltsuarekin eta nire lagunak, noski, onartu egin ninduen. Arratsalde horretan bertan, ainarak Igoneri Facebook bidez mezu pribatu bat bidali zion, ea ni (Leire Alkorta) nor nintzen bazekien galdetuz. Hasiera batean ez onartzea pentsatu zuela baina gero zera pentsatu zuela: eta gure herriko norbait bada, eta nik onartzen ez badut? Zer pentsatuko du nitaz?
Eta horregatik, onartu egin ninduen.

Nik beti pentsatu izan dudan moduan, Facebook eta antzerako sare sozialak modu egoki batean erabiltzen ez badituzu tontokeria hutsa iruditzen zaizkit. Esan beharra daukat, jendearekin komunikatzeko eta erlazioa mantentzeko tresna ona direla, kasu batzuetan beintzat. Baina, askotan, erlazio horiek erlazio birtualak bakarrik izaten dira eta hori erabat erridikuloa dela pentsatzen dut. Izan ere, niri askotan pasatu zait(esperimentuaz kanpo) normait niri hitz egiten hastea edo lagun eskaera bat bidaltzea eta ondoren kalean topatu eta agurtu ere ez egitea. Nire iritziz, Facebooka beste mundu paralelo batean bihurtzen da, non dena dagoen onartua eta bertan gertatzen diren gauza asko unibertso horretan geratzen diren, mundu errealean horietaz ahaztuko bagina bezala.
Hala ere, lehen esan dudan bezala, tresna egokia ere iruditzen zait. Duela bi urte Estatu Batuetan egon nintzen eta bertan egin nituen lagunen berri jakiteko eta eurekin harremana mantentzeko asmakizun paregabea dela deritzot. Horren urrutira joan gabe ere, nire Donostiako ikusten ez ditudan lagun askorekin hitz egiteko ere erabiltzen dut, izan ere, Facebooka da eurekin erlazio mantentzeko modu bakarra, baina noski, noizbait beraeikin kalean topo egingo banu hitz egiten geratuko nintzateke!

Beraz, esan dezaket sare sozialak oso ondo daudela modu egoki batean erabiltzen badituzu, arazoa da, Facebooka, jendearekin erlazionatzeko tresna bat gehiago izatetik jendearekin erlazionatzeko bide bakarra bilakatzen duzunean.

Amaitzen joateko, Facebooka eta publizitateak bikote oso ona egiten dutela iruditzen zait. Beti ere, zure publizitate kanpainaren xede-taldea sare sozialen erabiltzaile bada. Ez dakit, sare sozialetan oinarritutako marketin kanpainetan sinesten dudan, izan ere, gaur egun oraindik telebistak eta bestelako medio konbentziolanak indar handia daukate. Hala ere, aurreko ariketan esan nuen bezala sare sozialak oso leku onak iruditzen zaizkit publizitatea txertatzeko baina uste dut, oraingoz beintzat sare sozialetako publizitatea osagarria izan behar dela, hau da, medio nagusietan ere presente egon behar duela iragarri nahi duzun hori.

No hay comentarios:

Publicar un comentario