sábado, 15 de mayo de 2010

Eraginkortasuna saritzen


Jakina den bezala, oso desberdinak da iragarki baten originaltasuna eta kreatibotasuna neurtzea edo eta iragarki horrek iragarleari ekarri dizkion onurak neurtzea. Horrexegatik, oso logikoa iruditzen zait gauza bakoitza neurtzen duten lehiaketa desberdinak egotea.

Kreatibotasuna saritzen duten lehiaketa ugari dago eta nahiko ezagunak dira gainera, Donostiako “El Sol” adibidez. Iragarkiaren originaltasuna,artistikotasuna, espektakulo maila, dibertigarria den ala ez… den neurtzen da. Horrela, jendearen atentzioa deitzen da, mundu guztiari gustatzen baitzaio iragarki politak eta espektakularrak ikustea. Efikacia sariekin ordea, iragarki jakin batekin lortu diren onurak neurtzen dira, dirutan noski. Iragarki bat egiten gastatu duzuna (egin duzu inbertsioa)eta iragarkia plazaratu ondoren jasotakoa alderatzen dira, ROI( retur of investem).

Logikoa den bezala, jendeari honek ez dio atentziorik deitzen, posiblea baita onura gehien izan dituen iragarkia telebistan ikusi den aspergarriena izatea.

Beti da garrantzitsua eta onuragarria sariren bat irabaztea. Eraginkortasuna saritzen dutenak ere bai, nahiz eta jendearen arreta asko ez bereganatu. Sari hauen bidez, merkatuan besteekiko kokatuko zara eta hurrengo publizitate kanpaina bat egiteko esperientzia egokia izango duzu. Gainera, iragarleak eta honek aukeratutako agentziaren arteko harremana hobetzen du, saria irabaztea lana egoki egiten ari delaren seinalea baita.


Logikoa da publizitate kanpaina batean diru gehien inbertitzen duenak eraginkortasun handiena izango duela pentsatzeak baina 2009.urtean publizitatean inbertitutako iragarleen rankina eta 2009ko eficacia sarien irabazle nagusiak ikusita, inbertsioak eta errentagarritasunak harreman handirik ez dutela ikusten da.


2009ko Eficacia sarien irabazleak, atrapalo.com, IKEA, Trina, Bancaja, … dira besteak beste. Urte berean publizitatean gehien inbertituriko iragarleak ordea, Telefonica, Loreal, El corte ingles… dira. Beraz, iragarki bat egiten diru asko gastatzeak ez du bermatzen eraginkortasuna eta ondorioz inbertitutako diruaren itzulera onuragarria ekarriko dizunik. Hala ere, nik uste, geroz eta ditu gehiagorekin gauza gehiago lortu daitezla publizitatearen edozein alorretan.


Argi dago, beraz, edozein iragarle eta publizitate agentziak nahiko lukeela Eficacia sari hauen irabazle izan. Izan ere, Espainia mailan, oso sari prestigioso eta ospetsuak dira eta publizitatera dedikatzen den guztiengatik dira ezagunak eta oso desiratuak.


Jone Ibarrondo Iñurrategi



No hay comentarios:

Publicar un comentario