domingo, 23 de mayo de 2010

Publizitatearen mugak



1)Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Salaketa bat beti izango da kaltegarria iragarki batentzako baina salaketa horrek funtsik ez daukanean are eta gehiago, izan ere, nolabait esateko iragarkia legala da. Salaketa batek funtsik ez duela ikusten denean, iragarkia berriro ere emateko aukera dago baina ala ere, marka edo iragarlearen irudia gaizki ikusia egongo da jada. Gainera, iragarkia zilegi edo ez zilegi den erabakitzen den bitartean, iragarlea publizitaterik gabe egongo da eta hori ez zaio komeni, denbora urrea baita.

Beraz, publizitate egileak geroz eta iragarki seguruagoak egingo dituzte, inoren “duintasuna” mintzen ez saiatzeko eta salaketa absurduak ez jasotzeko.

2)Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Testuan ageri den bezala, telebistan ematen diren eduki gehienetan sexua eta biolentzia nabariak dira eta inor ez da horregatik kexatzen. Iragarkiekin, berriz, jendea ez da horren malgua eta publizitatea arauetatik apur bat irteten denenean, salaketa ugari jasotzen ditu. Beraz, Fernando Triasek zera planteatzen du:

Biolentzia eta sexuaren erabilera egokia da ikuslegoa film edo telesail baten bidez distraitzeko eta ez da zilegi produktu bat saltzeko?

Testuan esaten den bezala, eta nire iritziarekin bat eginez, iragarleak ordaindu egiten du telebista kate jakin bateko tarte bat erosteagatik eta telebista kate horiek, berriz, ordaindu egiten dute euren programazioan film jakin bat emititzeagatik. Badirudi, kontraesan nabari bat ematen dela.

Hala ere, kontuan hartu behar da, filmak fikzioa direla eta iragarkiak, berriz, gizartearen isla. Suposatzen da iragarkiak gure gizartea itxuratzen dutela, beraz,biolentzia, sexua eta jokaera desegokiak aurkezten dituzten iragarkiak erregulazio jakin bat izan behar dutela uste dut, muturretara iritsi gabe beti ere.

3)Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Argi dago, estatuarentzat tabakoa eta alkohola diru iturri handiak direla, beraz, produktu horiek saltzen jarraitzea komeni zaio. Produktu hauek erostea librea da, inork ez zaitu behartuko horiek erostera joatea. Baina publizitatearekin desberdina da, izan ere, ikuslegoa, konturatu gabe, tabako edo telebistan iragartzea debekatuta dagoen iragarki bat ikusiko du. Publizitatearen arazoa zera da, oso zaila dela zuk nahi duzun pertsonengana iristea soilik, eta zuri interesatzen zaizkizunak harrapatzeko bidean beste asko ere kolpatuko dituzu, beraz tabako iragarki bat ikustea komeni ez zaion ume bat tabakoa erosteaz limurtu dezakezu.

Hala ere, nik ez dut uste ume batek tabako iragarki bat ikusteagatik estankora joan eta “Ducados” zorro bat erosiko duenik, hori pentsatzea muturrekoa dela pentsatzen dut. Baina, produktu hauek nolabaiteko erregulazioa jasan behar dutela uste dut, izan ere, publizitatea gure gizartearen isla da eta arestian aipatu bezala, zuk ez duzu aukeratzen zein iragarkik kolpatuko zaituen persuaditua izateko.

4)Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

Iragarleak euren iragarkiak erregulatzeko daukaten tresnarik egokiena “Autocontrol” dela esango nuke, iragarle, publizitate agentzia eta hedabideez osatua. Talde honen parte izatea erabat borondatezkoa da eta kuota jakin bat ordaindu behar da. Erakunde honek, berezko kode deontologiko bat dauka eta bazkideak euren iragarkiak arau horien barruan sartzen diren jakiteko balio du. Honek, lehen esandako salaketa horiek ekiditeko balio du. Iragarleak guztiz ziur egon behar dira iragarki bat plazaratu baino lehen PLO-ren(publizitatearen lege orokorra) arauak errespetatzen dituen. “Autocontrol” osatzen duten profesionalak iragarki hori aztertu eta ezezkoa ematen badu, iragarleak eta agentziak iragarkia aldatu edo hobetuko dute, ondoren hedabideetara zabaltzeko.

Beraz, esan dezakegu, erakunde honek aholkulari lanak egiten dituela, iragarki bat kaleratu baino lehen, bere oniritzia ematen duena.

5) Publizitatearen profesionala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?

Nik, profesional moduan, bi mutur horiek ekidingo nituzke. Ez nago ados, protekzionismo osoarekin, ezta ere askatasun osoarekin. Lehen esan bezala, publizitateak gure gizartea irudikatzen du eta gainera oso persuasiboa da. Honekin pentsatzen dudan bakoitzean, zera galdetzen diot nire buruari: Gizartea da publizitatearen isla edo publizitatea da gizartean isla? Beraz, Zer aldatu behar da? Publizitatea edo gizartea?

Adibide bat jartzearren, anorexia dago iragarkiak neska argalak erabiltzen dituztelako(gizartea publizitatearen isla) edo publizitateak neska argalak erabiltzen ditu euren xede taldea identifikatua senti dadin(publizitatea gizartearen isla)?

Galdera guzti horien erantzunak nik ez dakizkit baina esan dezaket bien artean eragin handia dagoela, horrexegatik erregulazioa egon behar dela uste dut, baina modu zentzudun batean erabiliz, muturretara jo gabe. Testuan ikusi ditugun adibideak oso onak dira(Renault, Seat Ibiza stella), izan ere ez dut uste iragarki horiek ez zilegi direnik eta gizartean efektu negatiboak sor ditzakeenik.

Amaitzeko, esan dezaket, beti pentsatu izan dudala horrela, publizitatea ikasten hasi aurretik eta orain. Arazo guzti honen erantzuna etikaz jokatzea dela uste dut. Ez du uste produktu ba saltzeagatik edozer egin daitekeenik, kontuan hartu beharreko zenbait ezaugarri daude baina argi dago, erakunde jakin batzuk edozer tontakeriagatik iragarkiak salatzen dituztela. Publizitatean, munduko gauza gehienetan muga batzuk egon behar dira, muturretara iritsi gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario